Australiarrek ezingo dute Europa edo AEBak bisitatu 2022a arte

Australiarrek ezingo dute Europa edo AEBak bisitatu 2022a arte Oraingoz, soilik Zeelanda Berrira bidaiatzeko baimena izango dute; bertan, birusa kontrolatzea lortu dute. Kanpotarrek ere, ezin dute herrialdea bisitatu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiarrek-ezingo-dute-europa-edo-aebak-bisitatu-2022a-arte/@@download/image/20200321_ASP501.jpg
2020/10/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Oraingoz, soilik Zeelanda Berrira bidaiatzeko baimena izango dute; bertan, birusa kontrolatzea lortu dute. Kanpotarrek ere, ezin dute herrialdea bisitatu.
Australiarrek ezingo dute Europa edo AEBak bisitatu 2022a arte

Australian bizi direnek ezingo dute beren herrialdetik atera bi urtetan; soilik Zeelanda Berria irla bizilaguna bisitatzeko baimena izango dute oraingoz. Neurria koronabirusarekin zuzenean loturik dago, eta horrela, herrialdean pandemiaren ondorioak ekiditea espero dute. Balik antzeko neurriak hartu zituen duela gutxi, turismoaren sarrera 2021a arte debekatuz.

Australiak martxoan hasi zituen bidaiatzeko debeku hauek, eta orduan, urte honetan zehar bidaiatzea debekatu zuen. Horrekin batera, oraindik indarrean daude herrialdea bisitatzen dutenentzat harturako neurriak, hala nola, bi astez koarentena egitea turistak berak ordaindutako hotelean. Gainera, hilean bisitarien kopuru maximo bat sartu daiteke Australian.

Neurriak gogorrak izan dira turismoarentzat, baina Australiak ezin hobeto kudeatu du koronabirusa haiei esker; martxotik urrira bitarte, irla guztian ez dira 30.000 lagun baino gehiago kutsatu, eta hildakoak ez dira 1.000-ra iritsi oraindik; datu ofizialen arabera, 904 izan dira osasun krisia hasi zenetik (Australian 25 milioi lagun bizi dira).

Neurri horiek horren ondo funtzionatu dutenez, australiarrek ezingo dute Europa edo AEBak bisitatu 2022a arte; halaxe adierazi berri du Simon Birmingham Turismo ministroak. Horrekin batera, Australiara ezin da bidaiatu hiru salbuespenekin: australiarra izatea ala herrialdea bizilekua izatea, australiarren senide izatea edo Zeelanda Berrikoa izan eta Australian bizitzea.