Australian petrolioa isuria

North West Australiako irla bat da. Horreraino iritsi da Txinako Shen Neng itsasontziak isuritako petrolioa. Uharte horretan hegazti asko bizi da, eta dortokak hara joan ohi dira arrautzak jartzera. Ontzia Australiako Koraleko Harresi Handian geratu zen, ez atzera ez aurrera, eta egun batzuk geroago lekuz aldatu bazuten ere, itsasontziak utzitako pintura arrastoa korala kaltetzen ari dela ohartarazi dute zientzialariek. Australiako agintariek diotenez, itsasontziak ez zuen zertan koral eremu horretan sartu, gertueneko itsas bidea 30 kilometrora zegoelako. Beste behin, natura galtzaile.