Australiako suteek hiru hilabetetan herrialdeak ia urte guztian igortzen duen CO2a igorri dute

Australiako suteek hiru hilabetetan herrialdeak ia urte guztian igortzen duen CO2a igorri dute Irailetik suteek Australia astindu dute eta 349 milioi karbono dioxido igorri dute atmosferara datuen arabera. Herrialdeak 2018an 532 milioi tona inguru igorri zituen urte osoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiako-suteek-hiru-hilabetetan-herrialdeak-ia-urte-guztian-igortzen-duen-co2a-igorri-dute/@@download/image/img5293-99b24ace9b16bece6aa397f0e87c3a9a-900x600.jpg
2020/01/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Irailetik suteek Australia astindu dute eta 349 milioi karbono dioxido igorri dute atmosferara datuen arabera. Herrialdeak 2018an 532 milioi tona inguru igorri zituen urte osoan.
Australiako suteek hiru hilabetetan herrialdeak ia urte guztian igortzen duen CO2a igorri dute

Ozeaniako Estatuan Amazonian baino lurrazal gehiago erre da jada datuen arabera. Gainera, atmosferara igorri den karbonoa inoiz handiena izan da. Halere, igorritako zifra zehatza errepasatzen joan beharra dago, Australian suteen sasoia hasi besterik ez baita egin. Kontuan izan behar da oraindik erraustu daitezkeen lurralde gehiago egon daitezkeela.

Sute hauen errauts eta aerosola Txile eta Argentinaraino iritsi da eta adituen arabera laster Lur planetako atmosfera osora zabalduko da. Momentu hauetan, Australiak munduko gunerik kutsatuenak ditu. Su fokuen gune asko industriaurreko Londresekin alderatu daitezke dagoen ke lanbroagatik eguzki betean egonda ere. Noski, horrek gizakion osasunean izango duen eragin zehatza ikusteko dago oraindik.

Adituen esanetan Australiak etorkizun zalantzazkoa du, dirudienaren arabera zenbait atalase pasa baitira nahiz eta Australiako ekosistema ohituta egon suteetara. Alabaina, sute oso intentsuak izaten ari dira, non tenperatura izugarriak jasan behar izan dituen ekosistemak eta lur eremu izugarrietara zabaldu da.