Australiako Koral Hesi Handiak errekuperazio errekorra eskuratu du

Australiako Koral Hesi Handiak errekuperazio errekorra eskuratu du Albiste harrigarria da. Azken urtean, Australiako Koral Hesi Handiaren bi herenetan koralezko estaldura kopuru handiago behatu da azken 40 urteekin alderatuta. Hori bai, oraindik arazoa ez da konpondu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiako-koral-hesi-handiak-errekuperazio-errekorra-eskuratu-du/@@download/image/61256358_303.jpg
2022/09/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Albiste harrigarria da. Azken urtean, Australiako Koral Hesi Handiaren bi herenetan koralezko estaldura kopuru handiago behatu da azken 40 urteekin alderatuta. Hori bai, oraindik arazoa ez da konpondu.
Australiako Koral Hesi Handiak errekuperazio errekorra eskuratu du

Australiako ipar-ekialdean kokatuta dagoen Koral Hesi Handia munduko koralezko sistema handiena duena da. Bere egoera zaurgarria da krisi-klimatikoa dela eta. 

2022 honetan behatu da koralezko estaldurak errekuperatzen ari direla iparraldeko hesiaren aldean eta zentroan. Koral hesi honen ikerketa orain dela 36 urte hasi zen eta behatu da azken urteetan koralezko estalduraren herenak errekuperatzen ari direla. 

Errekuperazio honen arrazoia Acropora deitutako koralaren haztea da. Hazkuntza azkarrekoak dira eta Korak Hesian talde menderatzailea dira. Aldi berean, azkar zabaltzen badira ere, koral espezie hau olatuek kalte egiteko aukera gehiago dituzte, baita haizete ufada gogorrek edo zikloi tropikalek, uraren berotzeak ere ez die laguntzen. Honek esan nahi dut, koralak azken urteetan asko zabaldu badira ere, hauek oso zaurgarriak direla eta erraz galdu litezkeela. 

Beraz, Koral Hesi Handia arriskuan dago oraindik. Berau 400 koral mota ezberdinen etxea da, 1.500 arrain espezierena eta 4.000 molusku espezierena. Hesi Handia 1990. hamarkadan hasi zen kaltetzen itsasoaren berotzearen ondorioz, eta atmosferan CO2aren presentziak geroz eta nabarmenagoak, berau azidotzen zuelako.