Australiak sinbolo nazien erabilera eta hauek erakustea debekatuko du

Australiak sinbolo nazien erabilera eta hauek erakustea debekatuko du Sinbolo naziak erakustea debekatua dago hainbat herrialdetan, horien artean daude Alemania edo Frantzia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiak-nazi-sinboloen-erabilera-eta-hauek-erakustea-debekatu-du/@@download/image/ZKW2757DG5EH3CKTCOQB2SO2IE.jpg
2023/06/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sinbolo naziak erakustea debekatua dago hainbat herrialdetan, horien artean daude Alemania edo Frantzia.
Australiak sinbolo nazien erabilera eta hauek erakustea debekatuko du

Australia herrialde hauei batu zaie. Orain dela pare bat aste iragarri zuen Australiako gobernuak neurri hau. Honela, nazien sinboloak ezingo dira leku publikoetan erakutsi. 

Lege berri honek sinbolo hauek erakustea 12 hilabetera arteko kartzelariekin zigortuko du eta ikur naziak dituzten kamiseta, bandera eta bestelako osagarriak saltzea debekatuko du. 

Araudiak ideologia nazia bultzatzea helburu duten sinboloak ere zigortuko ditu. Gobernuaren esanetan, ez da onartuko gorrotoa, indarkeria eta antisemitismoa bultzatzea helburu duen ezer.  

Hori bai, lege proposamen honek helburu akademiko, artistiko, literario edo zientifikoengatik sinbolo hauek erabiltzea salbuetsiko du, kazetaritza alorrean erabiltzea ere baimentzen du. 

Alabaina, urte bukaeran onartzea espero den lege proiektu honek ez du agur nazia debekatu, eskualdeko gobernuen konpetentzia omen dela eta.