Australiak bere ereserki nazionala aldatu du bertako aborigenen 60.000 urteko historia islatu dadin

Australiak bere ereserki nazionala aldatu du bertako aborigenen 60.000 urteko historia islatu dadin Australiak bere ereserkiko hitz bat aldatu du "batasun espiritua" eta herrialdeko aborigenen biztanleria islatzeko, lehen ministroaren hitzetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiak-bere-ereserki-nazionala-aldatu-du-bertako-aborigenen-60-000-urteko-historia-islatu-dadin/@@download/image/56111198_303.jpg
2021/01/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Australiak bere ereserkiko hitz bat aldatu du "batasun espiritua" eta herrialdeko aborigenen biztanleria islatzeko, lehen ministroaren hitzetan.
Australiak bere ereserki nazionala aldatu du bertako aborigenen 60.000 urteko historia islatu dadin

Honela, herrialdeko ereserkian aborigenei aitortza egiten zaie, orain arte baztertua izan den biztanleria eta euren lurrak erauzi zitzaizkiena, nahiz eta bertan egon orain dela 60.000 urtetik. 

2021eko urtarrilaren 1etik zeren gazte eta libreak gara esaldia Advance Australia Fair (Australia justuago baterantz) deitutako ereserkian zeren bat eginak gaude eta askeak gara esaldiagatik aldatu da, kolonialismoaren aurreko historiari aitortza egiteko helburuz. Pasa den hilean, Australiako errugbiko talde nazionalak lehengo aldiz abestu zuen hizkuntza indigena batean Argentinaren aurkako norgehiagoka baino lehen. 

Advance Australia Fair Peter Dodds McCormick-ek konposatu eta interpretatu zuen lehen aldiz 1878an. Ereserki nazional 1984. urtean bilakatu zen. Ereserki honen aldaketarako babesa 2017an jaso zuen, australiar epaile batek gazte hitzak aborigenak baztertzen zituela argudiatuta. 

God Save the Queen ereserkia Advance Australia Fair-engatik aldatu zuen Australiak 1984an, orain berau modifikatuko da Australiako hastapeneko biztanleei aitortza egiteko. Alta, Megan Davis, zuzenbideko irakasleak, kritikatu duenez aldaketa hau ez zaie bertako indigenei kontsultatu: 2020a amaitu eta 2021a hasteko modu etsigarria da hau. Guztia gutaz, gu gabe. 

Australiar konstituzioak, 1901ekoak, ez ditu aborigenak aipatzen eta aitortzen ere, eta honek 25 milioi biztanle (herrialdearen %3.3a) haserrarazten du. Izan ere, aborigen australiarrak tratu txar askoren biktima izan dira kolonizaziotik, euren lurrak kentzeaz gain sistematikoki baztertuz. Hori dela eta, ereserkiarena keinu polita bada ere, ez da nahikoa egindako sarraski guztiak orekatzeko.