Ausentes **

Ausentes ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ausentes/@@download/image/55p56-3.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Daniel Kalparsoro. Aktoreak: Ariadna Gil, Jordi Molla, Nacho Perez, Alex Brendemuhl. Generoa: beldurra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2005. Iraupena: 91 minutu.
55.zenbakia
Daniel Kalparsoro zinema zuzendari donostiarraren ibilbidea oso gorabeheratsua izaten ari da. Salto al vacio estreinako filmarekin, zinemagintza urduri eta gaztearen ezaugarri indartsuak erakutsi zituen, baina ordutik hona, indar hori asko ahuldu da. Pasajes, A Ciegas, Asfalto eta Guerreros filmeetan ez zuen lehen film hartako mailarik erdietsi. Ausentes filma ere ez da salbuespena. Oraingo honetan, beldurrezko zinemaren mugan dagoen thriller psikologiko batekin datorkigu Kalparsoro. Hiri kanpoaldeko urbanizazio batera joan dira bizitzera Julia eta Samuel seme-alabekin. Urbanizazio horretan, inork gutxik dakien sekretu beldurgarria ezkutatzen da. Laua eta aspergarria da filma. Eta, gainera, beldurrezko generoaren berezko trikimailu guztiak darabilzki Kalparsorok bertan; bukaera tranpatia barne.