Aurtengo udan, Bertsoa Unibertsitatean

Aurtengo udan, Bertsoa Unibertsitatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-udan-bertsoa-unibertsitatean/@@download/image/bertsoa_unibert_1398155112.jpg
2014/04/22
berria
EHUko Udako Ikastaroak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean, Bertsoa Unibertsitatean eskola eskainiko dute aurten lehen aldiz EHUko Udako Ikastaroen baitan. Uztailaren bigarren astean izango da, Miramar Jauregian (Donostia), eta hiru ataletan banatuta egongo da.


Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremana izango du aztergai Bertsoa Unibertsitatean udako ikastaroak. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako eskola bost urteko hitzarmenaren baitan kokatzen da, beraz, aurten estreinatuko bada ere, datozen urteetan jarraipena emango zaio ikastaroari.

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta performanceak bilduko dituzte uztailaren 7tik 11ra, astelehenetik ostiralera, eskainiko dituzte saioek. Bertsolaritza bera izango dute ardatz, baina antzerkia, ipuina, kantua eta beste hainbat alorri ere egingo diete lekua. Hiru atal izango ditu: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan, Bertsolaritza eta beste sorbideak, eta Bertsolaritza eta gaurko gizartea.

Udako ikastaroak ekainean hasiko dira, eta izena emateko epea maiatzaren 12an zabalduko dute.