Aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-ibilaldiaren-abestia-eta-bideoklipa-aurkeztu-dituzte/@@download/image/20113104207boga_I.jpg
2012/12/13
berria
'Itsasoko haize berria... boga!' dio Josu Aranburuk egin duen abestiak. Aurtengo edizioa datorren maiatzaren 29an izango da Ondarroan.

Bizkaiko ikastolen aldeko festarako prestaturiko abestia aurkeztu dute gaur: Itsasoko haize berria... boga! Josu Aranbururena da, eta Lorea Lemak, Nagore Lasartek eta Loinatz Iraolagoitiak ere abesten dute. Gainera, Jesus Camiñak eta Mikel Breixok ere hartu dute parte.
Kanta ez ezik, Aitzol Aramaiok zuzendutako bideoklipa ere aurkeztu eta sareratu dute. Bertan, herrikoak dira protagonista.
Maiatzaren 29an izango da Ibilaldia, Ondarroan.