Aurtengo Dock Of The Bay jaialdia maiatzaren 1etik 6ra izango da
Aurtengo edizioa maiatzaren 1etik 6ra izango da eta Donostiako ohiko aretoek hartuko dute programazioa: Trueba Zinema aretoa eta Tabakalera.
Sail ofizialean zortzi lan lehiatuko dira sail ofizialean, film laburretan, berriz, hamar. Emanaldi bakoitzaren data, ordua eta informazioa Dock Of The Bay jaialdiaren webgunean aurki liteke.
Sail ofizialen irabazleak hautatzeko sei laguneko epaimahaia egongo da ((Christina Rosenvinge, Darío Olivera, Lur Olaizola, Antonio Miguel Arenas, Isabel Fernández eta Yago Paris). Publikoaren saria ere izango da eta lehiaketatik kanpoko lanak ere ikusi ahal izango dira, nazioartean nabarmenenak diren nazioarteko musika dokumentalen hautapen bat.
Bestalde, Dock Live! saila espazio anitzentzako plaza izango da. Honela, proiekzioak ikusi ahal izango dira, zuzeneko musikaz gozatu, performance-ak

