AURTENGO ARABAKO BINAKAKO BERTSOLARI TXAPELKETA AURKEZTU DUTE

AURTENGO ARABAKO BINAKAKO BERTSOLARI TXAPELKETA AURKEZTU DUTE Aurten bai, ospatuko da Arabako txapelketa. Apirilaren 17an abiatuko da eta maiatzaren 22ra arte iraungo du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-arabako-binakako-bertsolari-txapelketa-aurkeztu-dute/@@download/image/binakako21.jpg
2021/04/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurten bai, ospatuko da Arabako txapelketa. Apirilaren 17an abiatuko da eta maiatzaren 22ra arte iraungo du.
AURTENGO ARABAKO BINAKAKO BERTSOLARI TXAPELKETA AURKEZTU DUTE

Udazkenean lau kanporaketa saio izan ziren. Egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta ordea txapelketari forma aldatzea erabaki zuen Bertsozale elkarteak: Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen gorabeherak izan dira erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.

Hori dela eta, aurtengoan bide berri bati heldu zaio eta Arabako binakako Bertsolaritza Txapelketa izango da. Bertsolariak noski, binaka arituko dira txapelketa honetan. 

Txapelketako lehenengo final laurdena apirilaren 17an jokatuko da eta maiatzaren 22an bukatuko da, Legutioko kirolgunean. Hiru final laurden, bi finalerdi eta finala: Izarra, Araia, Oion, Amurrio, Gasteiz eta Legutio.

Hemezortzi bertsolarik osatutako bederatzi bikote arituko dira final laurdenetan, sei bikote finalerdian eta hiru bikote finalean. Etapa bakoitzean bertsolari bakoitzak behin bakarrik abestuko du. Final laurden eta finalerdiak aretoetan jokatuko dira eta finala Legutioko kiroldegian.

Txapelketaren jarraipena bide ezberdinetatik egin daiteke: www.bertsozale.eus/araba/binakako-txapelketa estekaren bitartez, bertsoa.eus kanalaren bitartez edo sare sozialetatik.