Aurten ez dute `Mundua Tolosan´ jaialdia egingo.

Aurten ez dute `Mundua Tolosan´ jaialdia egingo. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurten-ez-dute-mundua-tolosan-jaialdia-egingo/@@download/image/2010216656Mundua_tolosan.jpg
2012/12/13
berria
Aurten ez dute `Mundua Tolosan´ jaialdia egingo.
Tolosako Kultura arduradunek jakinarazi dutenez, diru faltak behartu ditu aurtengo musika zikloa bertan behera uztera. 

Urte hasiera inguruan egin izan duten munduko musiken ziklo honek Gipuzkoako kalitatezko programazioen artean erreferente bilakatzea lortu du sei urteotan. Mundua Tolosan jaialdiak Cesarea Evora, Mariza, Kroke, Rodrigo Leao & Ludovico Einaudi, Tereza Salgueiro bezalako nazioarteko izen handiak ekarri ditu eta, bestalde, euskal musikarientzat euren lan berriak aurkezteko ezena paregabea izan da. Aurtengoan, ordea, diru falta dela eta, ez dugu musika mestizajeaz gozatzerik izango.