Aurten ez da Eako Poesia Egunik ospatuko

Aurten ez da Eako Poesia Egunik ospatuko “Porrot eder bat da adioa” izenburupean agurtu da twitter bidez Eako Poesia Egunak jaialdia. Hamabost urtetan lehen aldiz ez da poesiarik egongo Ea herrian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurten-ez-da-eako-poesia-egunik-ospatuko/@@download/image/Captura de pantalla 2019-06-06 a la(s) 08.39.59.png
2019/06/06

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

“Porrot eder bat da adioa” izenburupean agurtu da twitter bidez Eako Poesia Egunak jaialdia. Hamabost urtetan lehen aldiz ez da poesiarik egongo Ea herrian.
Aurten ez da Eako Poesia Egunik ospatuko

Euskal poesiari eskaintzen zaion elkargune garrantzitsuena da Eakoa eta gainera, poesiaz gain kultur diziplina ezberdinei ere aukera ematen zaie jaialdiaren baitan. Antolatzaileek Twitterren eskegi duten testuan pausatzearen beharraz dihardute; pausatu beharra dago igartzeko zertan ari garen dio testuak.

2004an josten hasi zen hariak etena izango du, baina diotenez harri berri bat josten hasteko soilik. Hamabost urtetan jositako haria eten, eta beste hari bati jarraitzeko intuizioa eta gogoa jaio zaizkigu eta laster helduko diogu hari berri horri. Hari zaharra eten behar, tenk, eta minez bada ere, agur esan behar diegu Eako Poesia Egunei. Minez, baina pozarren, ibilbide luze honetan ikusitakoagatik eta utzitako arrastoagatik. Minez, baina gogoz, gorputzak atsedena eskatzen digulako, eta buruak egitasmo berrietan arakatzeko gogoa. Adiorik ez bada, gero arte!