Aurten 18 urte beteko dituzten gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete

Aurten 18 urte beteko dituzten gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete Kultur produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko erabili ahal izango dute 2004an jaiotako EAE eta Nafarroako gazteek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurten-18-urte-beteko-dituzten-gazteek-400-euroko-gazte-kultura-bonua-eska-dezakete/@@download/image/museo-cultura-joven.jpg
2022/08/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkia: Una Laurencic

Kultur produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko erabili ahal izango dute 2004an jaiotako EAE eta Nafarroako gazteek.
Aurten 18 urte beteko dituzten gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak 400 euroko Kultura Gazte Bonuak banatuko ditu aurten adinez nagusi izango diren gazteen artean. Bonuaren bidez, kulturaz gozatzeko ohitura sustatu nahi da gazteengan. 

Bonu honek hainbat kultura-adierazpenetarako sarbidea eman nahi du, eta hiru arlo jakinetan gastatu ahal izango da: arte eszenikoetarako, zuzeneko musikarako, zinemarako, museoetarako, liburutegietarako, erakusketetarako eta jaialdi eszeniko, literario, ikus-entzunezko edo musikaletarako sarrera eta abonuetan 200 euro; liburuak, prentsa, aldizkariak, bideo-jokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-Rayak erosteko 100 euro; eta musika, irakurketa, audioirakurketa edo ikus-entzunezko plataformetako harpidetza eta alokairuetarako, online bideo-jokoen harpidetzetarako, prentsarako harpidetza digitaletarako, aldizkarietarako eta aldizkako beste argitalpen batzuetarako, multimedia fitxategiak deskargatzeko harpidetzetarako (podcastak), eta liburu digitalen erosketarako (ebookak) 100 euro. 

Gazteek urtebetean gastatu ahalko dute bonuaren diru-kopurua. Laguntza onartzen denean, aurreordainketa birtualeko txartel bat jasoko dute, eta mugikorren bidez erabili ahal izango dute (formatu fisikoan ere eskuragarri daude eskatzen dutenentzat). Txartel hori zenbaki bati eta hartzailearen nortasunari lotuta egongo da. Bonuaren 400 euroak jaso eta hurrengo hamabi hilabeteetan gastatu ahal izango dira.

Bonua urriaren 15era arte eska daiteke webgunearen bidez.