Aurri gara

Aurri gara https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Izaki Gardenak
169.zenbakia
Aurri gara
Jon Basaguren buru duen taldearen bigarren lanak aurrerapauso handia eman du lehenengoarekin alderatuta. Ideiak argiago dituztela nabari da, koherentzia handiagoa duelarik diskoak. Melodia leunek entzunaldia errazten dute, azpian gordetzen duten malenkonia eraldatuz. Esan liteke minari egindako omenaldia dela. Orohar abesti argitsuak dira, behin sufritu ondoren indartuta atera den batek kantatuak. Horren adibide dira hitzak, kamiseta batean eramateko moduko esaldi gogoangarriz beteak. Ankerra baita bizitza, baina baita ederra ere. Hori ahazten duzun bakoitzean jarri disko hau.