AurrezAurre tailerrek egitarau zabala eskainiko dute datozen asteetan

AurrezAurre tailerrek egitarau zabala eskainiko dute datozen asteetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurrezaurre-tailerrek-egitarau-zabala-eskainiko-dute-datozen-asteetan/@@download/image/2012315433aurrez_aurre_tailerrak.jpg
2012/12/13
berria
Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, eta martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat harturik, AurrezAurre tailerrak abian jarri zituzten iragan martxoaren 5ean. Apirilaren 14a bitarte hainbat tailer eta ikastaro egingo dituzte, eta izena emateko epea zabalik dago. Besteak beste, autodefentsa ikastaroa antolatu du Bilgune Feministak.

Tolosako Emakume Artisten taldearekin elkarlanean, iragan martxoaren 5an ireki zuten ekimenen egitaraua, eta dagoeneko film ikustaldiak, erakusketak eta manifestaldiak egin dituzte. Datozen asteetarako ere hainbat tailer eta ikastaro prestatu dituzte, eta interesa duen orok izena eman dezake berauetan parte hartzeko. 

Egitaraua


Berziklapen Tailerra
Tytti Thusbergek eta Dolo Navasek dinamizatuko dute, eta parte hartzaileek berziklatzeko materiala eraman beharko dute
Martxoak 16, ostirala – 17:00-20:00
Martxoak 17, larunbata – 11:00-13:00 eta 16:00-19:00

Ikus-entzunezko Ziklo Feminista
Nagore Iturriozek eta Arriet Lopezek dinamizatuko dute
Martxoak 23, 24 eta 30ean – Ordutegia zehaztu gabe

Argazki Tailerra
Ana Belen Jarrinek dinamizatua
Martxoak 26, 27, 28 eta 29an, astelehenetik ostegunera – 16:00-20:00

Autodefentsa Feminista Ikastaroa
Bilgune Feministak dinamizatua
Martxoak 31, larunbata – Ordutegia zehaztu gabe

Izena emateko


Deitu zenbaki honetara: 943 67 03 83