Aurrera doa euskararen espedizioa!

Aurrera doa euskararen espedizioa! Nafarroa Garaian sartzera doaz EuskarAbenturako partaideak, sekulako giroarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurrera-doa-euskararen-espedizioa/@@download/image/Euskarabentura2019_04-Jutsi-Garazi_OK-31.jpg
2019/07/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Nafarroa Garaian sartzera doaz EuskarAbenturako partaideak, sekulako giroarekin.
Aurrera doa euskararen espedizioa!

EuskarAbentura 2019 espedizioa bidean aurrera doa; astelehenean abiatu ziren Mauletik, eta gaurkoan Nafarroa Garaian sartuko dira. Donibane Garazin pasatu dute gaua jzioquitarrek, eta Auritz herria dute helmuga. Bidean, Orreagan egingo dute geldialdia, eta bertako Kolegiata bisitatuko dute Asisko Urmeneta ilustratzaileak gidatuta. Hilabete iraungo du abenturak, eta Getxon amaituko da hilaren 31n. 

Hiru alditan zeharkatuko du Euskarabenturak Euskal Herria, gaurtik hilaren 31 bitartean. Euskara zabaldu eta euskal kultura eta historia ezagutzea izango dute helburu bertan parte hartuko duten gazteek. Espedizioaren bigarren urte honetan, 16 eta 17 urte bitarteko 121 gazte euskaldunek zeharkatuko dute Euskal Herria. Getxora, guztira 798 kilometroko ibilbidea osatuko dute gazte zein xerpek. Horietatik 483 kilometro oinez egingo dituzte. Berrikuntza gisa, aurten aplikazio bat izango du espedizioak: EuskarAbentura. Helburua da bidaiaren zuzeneko jarraipena egitea.