Aurrenekoa

Mutil edo/eta neska berriak ezagutzeko garaia iritsi zaizu? Berriro ekin diozu ziten etapari urte askoren ondoren? Oso ohikoa da segurtasun falta sentitzea eta honek nola funtzionatzen duen ere ez jakin edo gogoratzea. Horra ideia batzuk esperientzia hauek positiboak izan daitezen!
Hasteko, gogoratu ez dela komeni lehen zita hauek oso serio hartzea, dibertigarriak izan daitezela! Izan ere, nahiz eta maitasun bila ibili, nahiz eta hori izan gure azken jomuga, bide horretan topa ditzakegun pertsonak oso interesgarriak eta estimulagarriak izan daitezke.
Gustatzen zaigun norbaitekin egiten dugun lehen ateraldiaren helburua oso xumea da... bigarren bat lortzea. Beraz, lehen ordu horiek ez dute zertan oso sakonak izan behar. Hortaz, ez da gomendagarriena gure arazo, kezka edo trauma sakonenak kontatu eta berehala aitortzea. Elkar ezagutzea da kontua, bere munduarekiko interesa azal dezakezu, baina galdeketarik egin gabe! Bestalde, gustu eta zaletasun komunak aurkitzeak intimitatea eta erosotasuna sortu ohi ditu, nahiz eta desberdintasunak baloratzea eta haiengatik jakin-mina sentitzea ere jarrera polita izan daitekeen. Asko dugu ikasteko!
Itxurari dagokionez, hobe da esperimenturik ez egitea; beraz, gu geu garen bezalakoak sentiarazten gaituzten orrazkera, jantziak eta, batez ere, oinetakoak aukeratu. Eroso sentiaraziko zaituzte.
Ez ahaztu gizakiok elkarrekin egoten ikasi egiten dugula, pixkanaka. Ondorioz, ez da komeni lehen zita oso luzea izatea. Zer edo zer konkretua egiteko gera gaitezke: erakusketaren bat ikusi, lanera joan aurretik kafe bat hartu, patinetan ibili, bokata bat eta izozki bat jan (ziurtatu onak izango direla!)... Afari erromantiko garesti batek, agian, presio gehiegi eragin dezake lehen zita batean. Ez larritu, plan xumeek bidea eman diezaiekete beste plan garatuago batzuei.
Topaketan zehar lagunen batekin elkartzea ere ideia ona izan daiteke, bizitza soziala dugula ikus dezake eta. Gainera, hurrengo egunean gure lagunari galdetu ahal izango diogu bere iritziaz. A! eta txakurrarekin ateratzeko ohitura badugu, bera ere zurekin joan daiteke!
Jeloskor azaltzeak, Zertan ari zara pentsatzen? galdetzeak edo gure bikote ohiari buruz hitz egiteak topaketa izorra dezake. Gure gorputzarekin lotsatzen garela adieraztea ere ez da ona (Sudur handiegia dut, lodiegia nago, baxuegia naiz...), momentua erabat deserotizatu dezake, ez dugu zertan barkamena eskatu behar gure fisikoarengatik, inolaz ere ez! Baina kontrakoa egiteak ez dirudi gomendagarriena. Hau da, hasiera-hasieratik gure merituak nabarmentzeak (familiak dituen etxeak, ikasketa tituluak, kirol sariak...) bestea uxa dezake. Gure zaletasunak eta ilusioak azaltzea hobe.
Irribarre egin ahal duzun guztietan, eta barre egin erraztasunez. Begietara begiratu. Tarteka igurtzi besoa, bizkarra, gerria... inbaditu gabe, baina ukitu.
Sasoi berean batekin baino gehiagorekin ateratzen bagara, segurtasuna eta esperientzia irabaziko dugu, eta aukeraketa hobea izango da azkenean.
Bukatzeko, ez ahaztu gaiaren inguruko liburuxkek eta film eroek ere lagun dezaketela. Neskentzat, The Art of Finding a Mate (Lisa Helmanis, 2005) irakurtzea ondo egon daiteke; mutilentzat, The Layguide (Tony Clink). Filmak lagunartean ikusi eta eztabaidatzeko: Hitch (Andy Tennant, 2005) eta How to los a guy in 10 days (Donald Petrie, 2003).

Lotu sexukidearekin minik egin gabe jolasteko. Ihes egitea ezinezkoa denean, nola sentitzen zara? Nola bizitzen duzu bestearen gaineko kontrola izatea? Mahaiaren hanka batera, ohera, etxeko sarrerako atera lotu eta jolastu, asma itzazue askotariko istorioak.

Bilurrak

Proba ezank: