Aurreko belaunaldiek oraingoek baino sexu gehiago zuten

Aurreko belaunaldiek oraingoek baino sexu gehiago zuten Depresio kasuen igoera eta sexu harremanen jaitsiera lotuta egon daitezke ikerketa batek dioenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurreko-belaunaldiek-oraingoek-baino-sexu-gehiago-zuten/@@download/image/cell+phone+bed.jpg
2020/02/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Depresio kasuen igoera eta sexu harremanen jaitsiera lotuta egon daitezke ikerketa batek dioenez.
Aurreko belaunaldiek oraingoek baino sexu gehiago zuten

Eta zuk, zenbatero dituzu sexu harremanak? Zenbakia nahiko zenukeena baino baxuagoa bada, ez zara bakarra. Egun, inoiz baino sexu gutxiago praktikatzen da; ustez, errudun nagusiak bizi errotimoa eta pantailak dira. Baina adi; ikerketa batek dioenez, sexu-harremanen jaitsierak lotura zuzena duela depresioa eta antsietatea bezalako gaitzen igoerarekin.

Hain zuzen, egungo belaunaldiak inoizko sexu gutxiena dute; Archives of behaviour  ikerketak dioenez, AEBetan 2010ko hamarkadan 90ekoan baino %15 gutxiago oheratu ziren. Bikoteen arteko sexua da azken hamarkadetan nabarmen jaitsi dena; aldiz, masturbazioa igo egin da.

SMARTPHONEAK ETA NETFLIX, ERRUDUN NAGUSIAK

Dena den, ikerlariek adierazi dutenez, sexu kopuruaren jaitsierak baino giza harremanak direla azken hamarkadetako kaltetu handienak. Sexuaren baitan sortzen diren harremanak eta komunikazioak galtzen ari dira, entretenimendurako beste produktu batzuk ditugulako eskura, mugikorrak eta ikus-entzunezko plataforma digitalak kasu. Nagitasunaren garaiotan, askok diote nahiago dutela pornoa piztu eta masturbatu bikotearekin oheratu baino; azkarragoa da eta baita erosoagoa ere. Gainera, jostailu erotikoek oraindik ere orgasmo azkarragoak izateko aukera eskaintzen dutenez, zertarako "gastatu" ordutxo batzuk minutu gutxitan emaitza bera lortu daitekeenean? Sexua bera, geroz eta pasiboagoa bilakatzen ari da. 

Baina ikerlariek abisua pasa dute; sexu harremanek tarte batez ondo pasatzeko baino askoz ere gehiago balio dute, eta gaixotasun mentaletatik babesten gaituzte. Sexu harremanetan intimitatea lantzen da, komunikazioa, autokonfidantza, kidetasuna, maitasuna... depresioaren aurkako botikarik eraginkorrena dira.