Aurora, cannabisaren erraldoia

Aurora, cannabisaren erraldoia Kanadako enpresak munduko marihuana saltzaile handiena izan nahi du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurora-cannabisaren-erraldoia/@@download/image/canada-1-800x533_800_533_c1_c_c_0_0_1-665x250.jpg
2017/11/17
albiste-laburra
Kanadako enpresak munduko marihuana saltzaile handiena izan nahi du.
Aurora, cannabisaren erraldoia

Marihuana saltzen duten enpresek urrezko aroa bizi dutela esan daiteke; legezkoa den lurraldeetan, cannabisarekin lan egiten duten laborategiak nabarmen hazi dira, eta merkatura indarrez ari dira sartzen. Hain zuzen, Kanadako Aurora enpresak EEP bat egin du, munduko cannabis saltzaile handiena bihurtzeko asmoz.

 

Enpresa erraldoi honek 40.000 bezero izango ditu, eta urtean 130.000 kilo ekoitziko dituzte. Gainera, Kanadan marihuana aisialdian erabiltzeko aukera legeztatzea aurreikusi dute datorren urteko uztailan; Justin Trudeau lehen ministroak adierazi du marihuanaren gaineko zerga baxua izatea aurreikusi dutela, merkatu beltzarekin amaitzeko. Zer iruditzen zaizue?