Aurki izango da Twitter euskaraz erabiltzeko aukera

Aurki izango da Twitter euskaraz erabiltzeko aukera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurki-izango-da-twitter-euskaraz-erabiltzeko-aukera/@@download/image/20125223537twittereuskaraz1.jpg
2012/12/13
berria
Aurki izango da Twitter euskaraz erabiltzeko aukera
Aspaldi hasi ziren euskal twitteatzaileen eskutik Twitter euskaratzearen aldeko aldarrikapenak eta #twittereuskaraz etiketaren oihartzunari esker laister izango da, Twitter euskaraz erabili ahal izateko aukera.


Maiatzaren 16an, aspalditik Twitterren nagusitu diren aldarrikapenen ondorioz, eskaini zuen sare sozialak itzulpen zentroa euskaraz erabiltzeko aukera, eta bi egun beranduago interfazearen % 80 itzulita zuten erabiltzaileek. Izan ere, Twitter kontu bat duen orok du sare sozialaren edukiak euskaratzeko prozesuan parte hartzeko aukera.
Euskararekin batera, afrikaansez, katalanez, txekieraz, ukraineraz eta grezieraz ere Twitter erabiltzeko laguntza eskatu du sare sozialak. Azken datuek jakinarazi dutenaren arabera, euskara da –Haitiko kreoleraren ondotik–, eremu urriko hizkuntzen artean Twitterren gehien erabiltzen dena.
Sare sozialaren edukien euskaratze prozesuan parte hartu nahi duen guztiak, hortaz, Twitter kontua izaki, itzulpen zentrora jo beharko du.