'Aundiya' filmak badu estreinaldi data

Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileen Aundiya filmak badu estreinaldi data: aurtengo urriaren 20an ikusgai izango da. Filma Altzoko Handia izenez XIX. mendean ezagun egin zen Migel Joakin Eleizegiren bizitzan oinarritu dute kontakizuna.
Irusoin & Moriartik ekoiztutako Istorio harrigarri hau eraman dute pantailara. Altzoko baserri batean jaioa, 1818an, gaitz batek jo zuen 20 urterekin, eta etenik gabe hazten hasi zen, 2,42 metro luze izateraino, garai hartako Europako gizonik garaiena bilakatzeraino.
Donostia, Bilbo, Irun, Hondarribia, Gasteiz, Leioa, Biarritz, Baiona, Beizama, Zestoa, Tolosa, Zerain, Ezkio-Itsaso, Altzo, Durango, Zumaia eta Zarautzen errodatu dute filma, eta bertan parte hartu dute Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse aktoreek, besteak beste.