Aukeratu dezakegu gure adina?

Aukeratu dezakegu gure adina? Izena edota generoa aukeratzen dugun moduan, urteak gehitu ala kentzeko aukera izan genezake? Holandar batek piztu du eztabaida. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aukeratu-dezakegu-gure-adina/@@download/image/emile_ratelband-one_time_use_only-getty-h_2018.jpg
2018/11/12
berria
Izena edota generoa aukeratzen dugun moduan, urteak gehitu ala kentzeko aukera izan genezake? Holandar batek piztu du eztabaida.
Aukeratu dezakegu gure adina?

Inoiz bota dizkizuete dituzuenak baino urte gutxiago? Edo gehiago? Sentitu izan duzue ez duzuela zuen adinarekin bat egiten? Ba oso erraz, zuk aukeratu zure adina! Eztabaida berri bat sortu da horren inguruan, Emile Ratelband guru holandarrak piztua; hain zuzen, Ratlebandek bere adina aldatzea erabaki du, eta 20 urte gaztetuz; Herbeheretako gorteari eskaera egin dio, bere nortasun agirian 69 urte ordez 49 urte dituela adierazteko.

Ratlebanden esanetan, adina aldatzea izena edota generoa aldatzea bezalakoa izan beharko luke. Eta zergatik aldatu adina? Guru honek dioenez, bere adinak ez du bat egiten bere izpiritu eta gorputz fisikoarekin: "69 urte dauzkat, baina 45 urteko gizon baten gorputza eta energia. Tinderren nire benetako adina adierazten dudanean ez ditu inork idazten". Eta zuek, zer uste duzue? Aldatuko zenukete zuen adina?