Aukeran eta Euskal Herriko Gazte Orkestra, eskutik

Gernika, mihise gaineko dantza ikuskizuna eskaintzen ari dira. Igandean Gasteizen oholtzaratu zuten, astelehenean Bilboko Euskalduna Jauregiaren txanda izango da eta asteartean Donostiako Kursaalera eramango dute ikuskizuna.
Edu Muruamendiaraz koreografoak gidatutako dantza taldeak Gernikako hondamendiaren aurreko bizimodua eta 36ko gerrak eragindako sarraskia gogora ekarri eta memoria erabilita berpiztea badagoela lau haizetara aldarrikatu nahi du lan honen bidez.
Euskal Herriko Gazte Orkestra, bere aldetik, 1997an sortu zen, urtero zenbait emanaldi eskaini ohi ditu Gabonen bueltan eta aurtengoek dantzarekin egin dute bat.