Audience, hegoak eta sustraiak

Audience rock boskoteak "Trying Wings on Roots" izeneko hirugarren diskoa argitaratu du Mungiako Noizpop zigiluarekin. Ohi bezala, Gernikakoek AEB-etako musika tradizionalaren erroak (countrya eta bluesa) eta rock abangoardistaren hegaldiak (post-rocka) uztartu dituzte. Gaizka Isunza taldeko gitarra jotzaile eta abeslariarekin izan gara.
Giroa: "Harreman estua dago orain arteko hiru diskoen artean, bakoitzak giro jakin bat deskribatzen duen arren. Trying Wings on Roots-en giroa lasaiagoa da; inguru erosoago bat. Horrek entzuleari bere burua berehala kokatzeko parada eskaintzen dio. Agian, disko honek konpromiso apalagoa eskatzen dio entzuleari".
Soinua: "Soinuen gordintasuna gure obsesioetako bat da, eta kezka hori gure ibilbide osoan ageri da. Estudioan edo lokalean ez ditugu reverb, konpresio, feedback edo antzeko hitzik erabiltzen; ilun, hurbil, zorrotz, epel, patata (kar, kar, kar) eta antzeko hitzetan oinarritzen gara batik bat".
Ahotsak: "Tratamendua ezberdina da beste lanekin alderatuta, eta lokaleko lana oso nabaria da. Gogoeta bat dago disko osoan: oraingoan, sekula ez bezalako parte hartzea lortu dugu taldean".
Estiloa: "Musikak mugagabeko askatasuna ematen du. Etengabe bila ibiltzeko aukera ematen du horrek, beraz. Hortik dator hegoak eta sustraiak esperimentu zoro batean bildu izana. Trying Wings on Roots une jakin batean ekoitzitako disko baten izena baino askoz gehiago da: talde bezala etengabe bila ibiltzeko dugun joeraren isla... gure bokazioa!".
Diseinua: "Azaleko irudiak diskoaren edukietara oso era zuzenean hurbiltzen gaitu; kasu honetan, ez dago liburuxka edota beste gehigarri batzuen beharrik. Taldearen argazkietan edo webgunean eta kontzertuen karteletan ere gogoeta hori bera nabari daiteke"
Zuzenean: "Sasoi onean ikusten dugu gure burua; eroso taula gainean. Gure ibilbide osoan eginiko abestiak jotzen ditugu. Baina kontzertu guztiak ezberdinak dira, bai kanta zerrendari, bai intentsitateari dagokionez".