Atzerrian bizi: Au pair izan nahi dut

Gero eta gehiago dira Euskal Herria atzean utziz lana atzerrian bilatzera doazen gazteak. Talde honen barnean Au pairrak ditugu: atzerrian lan egiten duten barne umezainak. Diru pixka bat irabazteaz gain, hizkuntza berri bat ikasteko aukera ona. Horrela esanda, ametsetako lana dirudi, baina gazte hauen hitzetan, ogibide honetan jardutea eta loterian jokatzea antzekoa izaten da askotan.
Oihane Quintanak (Leioa, 22 urte) eta Andrea Sierrak (Erandio, 18 urte), ikasketak bukatu bezain pronto Irlandara joatea erabaki zuten. "Esperientzia honen helburu nagusia ingelesa ikastea zen. Ez da munduko lanik zoragarriena, baina Haur Hezkuntzako ikasketak bukatzean, ezer gutxi jakin gabe lanean lehenbailehen hasteko aukera paregabea da", azaltzen du Oihanek.
Nanny edo ume zaintzaileen alternatiba merkeak dira au pairrak. Nannyak maila altuagoko lanpostuak dira: kontratua eta asegurua izaten dute eta euren betebeharra umeak zaintzea, besterik ez. Lana bukatu ostean, nannyak etxera bueltatzen dira. Europan, Britainia Handia eta Irlanda dira au pair eskaera gehien jasotzen dituzten herrialdeak, eta Espainia gehien esportatzen dituena.
Au pairrek bizi duten egoera ez da uste bezain positiboa; martxoaren 8an, Lan Harreman Batzordeak (WRC) familia irlandar bat 9.229 euro ordaintzera kondenatu zuen, etxeko au pairra jasaten ari zen esplotazioagatik. Sententzia honek gazte hauen egoera azaleratu du: au pair izatearen ogibidea linbo legal batean dago, ez baitago aldez aurretik adosturiko lan saririk ezta inolako kontratu legalik ere.
Au pair baten eta beste baten zerbitzu-sarien arteko aldeak bakoitzari egokitu zaion familiaren araberakoak izaten dira: "Bederatzi eta hamar urteko bi ume zaintzen ditut eta etxeko lanen bat egiten dut (arropa lisatu, sukaldea garbitu...). Gabonak baino lehen 70 euroko paga jasotzen nuen eta bueltan 80 eurora igo zidaten" azaltzen du Quintanak. "Esklabo gisa lan egiten duen neska bat ezagutzen dut" jarraitzen du Andreak, "Asteburuak barne lan egiten du. Familiak bi ume zainduko zituela esan zion eta lau umerekin dabil gaur egun. Horren truke 50 euro baino ez dizkiote ordaintzen".
Hala ere, Oihane eta Andrearen bizipenak oso positiboak dira. Andrearen kasuan, Waterford (Irlanda) inguruetako auzo atsegin batean bizi da lau kideko familia batekin batera: senar-emaztea eta bi urte t’erdiko eta 17 hilabeteko bi ume geldiezinekin. Oihane ere pozik bizi da bertan, eta jasotako diruaz gain, bere familiak ingeles ikastaro erdia ordaindu dio. "Ikastaroa Bilbon egiteko aukera badut ere, garrantzitsuena eguneroko bizitza bertan egitea eta irlandarrekin harremanetan egotea da".
Zer egin behar dut?
Au pair bezala lan egiteko bi aukera daude: lehena eta erabiliena, agentzien bidezko tramitazioa eginez. Au pair agentzien helburu nagusia zaintzailea eta familia harremanetan jartzea da. Horrela, 18-25 urte bitarteko gazteek au pair agentzietara jotzen dute (fisikoa edo aupairworld.com web plataforma) eta bertan, curriculuma osatu ostean, hautagaiaren perfila datu basean gorde egiten da. Atzerrian, familia batek au pair baten beharra duenean, bertako agentziara jotzen du, eta datu basean topaturiko perfila familiaren gustukoa bada, atzerriko eta bertako agentziak harremanetan jartzen dira bateragarritasun test baten bidez. Kontatu zerbitzu horrek 200 euro inguru balio du, agentziaren arabera.
Behin aukeraketa eginda, egokitutako familarekin Skype bidezko elkarrizketa egiten da: "Elkarrizketa horietan zer egin beharko duzun, jasoko duzun soldata eta ordutegiaren nondik norakoak azaltzen dizkizute. Baina azkenean loteria bezalakoa da, ez baitago modurik beraiek adosturikoa frogatzeko", argitzen du Andreak.
Bigarren aukerari dagokionez, au pair lana norbera bere kabuz bilatzean datza: sare sozialetan au pairren inguruko komunitate ugari daude, bertan lana eskatu eta eskaini egiten da.
Eta mutilak?
Eskaintza geroz eta handiagoa da, baina lanbide honen izaera matxista izaten dihardu: aupairworld webgunean familia gehienek neskak nahiago izaten dituzte. Andrearen esanetan: "Mutil-lagun batekin erregistratu nintzen plataforman eta curriculumean ezaugarri berberak jarri genituen biok. Datuak betetzean, webguneak galdeteegia bete ondoren berak hiru familia zituen aukeran. Nik 250. Gainera, entzun ditudan istorioen arabera, mutilek neskek baino tratu hobea jasotzen dute. Badirudi, neska izateagatik hobeto garbitzen dakigula edota berezko amatasun zigilua daramagula", gehitzen du Quintanak.
Salbuespenak salbuespen, lan honen emaitzak aberasgarriak izan ohi dira gehienetan, au pairren hitzetan: "Hizkuntzan murgiltzeko modu itzela izateaz gain, sekula izan ditudan ingeles irakaslerik onenak zaindutako umeak izan direla konturatu naiz ", aipatzen du Oihanek. Alde txarren bat aipatzearren, "egunaren bukaeran logela berean jarraitzen dut haurrekin. Lanetik aisialdira igarotzea zaila egiten zait", esaten du Andreak.
Bi gazteek esperientzia gogoz gomendatzen dute, balio erantsi batekin betiere: "Garrantzitsuena gauzak aldez aurretik argi uztea da, eta beldurrik ez izatea topatzen duzuna adostutakoa ez bada, bertatik alde egiteko" laburbiltzen du Quintanak. "Ez dut uste nire etorkizuneko lanerako lagunduko didanik, baina ingelesa ikasteaz gain, pertsona bezala garatzeko izugarri lagundu dit esperientzia honek".