Atzera pausua La Hayan

LA HAYAko parlamentua lege aldaketa prestatzen ari da okupazioa legez kanpo uzteko. Okupazioa oso zabalduta egon da Holandan 70eko hamarkadatik. Orain arte, legeak eskubide eman die okupatzaileei, hamabost hilabete hutsik zeramatzan etxean sartu, koltxoia, mahaia eta aulkia jarri, eta arazorik gabe bertan geratzeko. Gauzak erabat alda daitezke, ordea: CDA, CU eta VVD alderdi eskuindarretako kideek bi urteko espetxe zigorra proposatzen dute hutsik dauden etxeak hartzen dituztenentzat. Urrun geratu dira Holandako askatasun egun haiek!