Atxilotuta, ikasgelako mahaian idazteagatik

New Yorkeko Queens auzoko eskola batean 12 urteko neskato bat atxilotu berri dute gelako mahaian pintaketak egiteagatik. Neskatoak "Abby eta Faith adiskideak maite ditut. Lex hemen egon zen" idatzi zuen mahaian, irakaslearen zain zegoela. Poliziak eskuburdinak jarri zizkion eta atxilo eraman zuten. Hezkuntza sailak aitortu du "hanka sartzea" izan zela neskatoa atzematea. Poliziak, bere aldetik, esan du atxiloketak egiteko ahalmena duen arren, eskuburdinak beharrezkoak diren edo ez erabakitzean "zentzuz" jokatu beharra dagoela. Neskatoak zortzi orduz gizarte lanak egin beharko ditu zigor moduan. Hori al da zentzuz jokatzea?