Atxilotuak gaizki janzteagatik

Ohiko poliziarekin nahikoa izango ez balitz bezala, Iranen morala zaintzeko polizia berezia dute. Polizia hauek janzkera arauak betetzen ez dituztenak jazarri egiten dituzte. Janzkera kontuetan Irango arauak oso zorrotzak dira, emakumeekin bereziki, burua, besoak eta hankak estalita eraman behar baitituzte. Esate baterako, behin festa bat ospatzen ari ziren 262 lagun atxiloturik eraman zituzten, moralaren aurka janzteagatik.