Atxilotua izatera eramango zaituzten 11 delitu absurdu

Atxilotua izatera eramango zaituzten 11 delitu absurdu Kontuz zein herrialdetan egiten dituzun halakoak!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atxilotua-izatera-eramango-zaituzten-11-delitu-absurdu/@@download/image/detenido-3.jpg
2018/05/23
berria
Kontuz zein herrialdetan egiten dituzun halakoak!!
Atxilotua izatera eramango zaituzten 11 delitu absurdu

Oporrekin amesten hasi zara? Uda honetan Europatik bidaiatzeko asmoa baduzu, argi ibili; 11 ekintza hauek delituak dira hainbat herrialdetan, eta atxilotua izateko arriskua duzu. Adi!

 

1) Igandeetan birziklatu: Suitzara bazoaz, jakin erabat debekatuta dagoela birziklatzea igandeetan; harrapatzen bazaituzte eta fidantza ordaintzeko nahikoa ez baduzu, bi gau igaroko dituzu kartzelan!

 

 

2) Igandeetan zulagailua erabili: Igandeak sakratuak dira toki askotan, baina Alemanian etxean obrak egiten hasten bazara, egun sakratu horretan... kartzelara!!

 

 

3) Gidatzeko txankletak eraman: Ba bai, hori gurean debekatuta dagoen zerbait da. Adi, harrapatzen bazaituzte 200 euroko isuna jasoko duzu eta!

 

 

4) Mozkorra egon behi bat zaintzen dugun bitartean: Ez, hau ez da txiste bat! Eskozian, behi bat zaintzen ari zaren bitartean mozkortzen bazara, sekulako zigorra jasoko zenuke: 51 asteko kartzela zigorra! Ez diguzuela sinisten? Probatu eta ea zer gertatzen den!

 

 

5) Alkoholimetrorik ez eramatea ibilgailuan: Frantzian oso serio hartu dute alkohola edanda gidatzearena, eta gidariek alkoholimetroa eraman behar dute beti gainean. 

 

 

6) Ilaran ordena ez jarraitu: Ingelesentzat oso larria da ilarak ez errespetatzea! Eta ez da soilik edukazio kontua; legearen aurka doa, eta atxilotuak izateko arriskua izango zenuke.

 

 

7) Sexua praktikatu xake partida batean: Benetan ez dugula guk asmatu. Tallinnen, Estoniako hiriburuan, xakea joko sakratua da; horregatik, jokoaren erdian harremanak izatea oso gaizki ikusita dago. Argi ibili!

 

 

8) Usoei jaten ematea: 2008 urtetik, Venezian sekulako arazoa dute usoekin, eta horregatik, erabat debekatuta dago hegazti horiek elikatzea. kontuz, 600 euroko isuna jaso dezakezu eta!

 

 

9) Bainujantziarekin kaletik ibili: Bartzelonan ezarritako debekua da hau; hirian kamisetarik gabe pasioan ibiltzen bazara kontuz ibili, isuna jasoko duzu eta!

 

 

10) Turismoa takoiekin egin: Greziara bazoaz, utzi takoiak etxean! Herrialdean oso arduratuak daude beren monumentuak mantentzen eta takoiek sekulako eragin negatiboa omen dute; hainbat tokitan kendu arazi egingo dizkizute!

 

 

11) Itsasoan txiza egin: Badakigu askotan egin duzun gauza dela; lasai, denok egin dugu! Baina kontuz; Portugalera bazoaz, erabat debekatua dago. Arrazoia? Ez dago oso argi, ezta nola detektatu dezaketen ere. Baina badaezpada ez probatu!