Atxiloketa gune sekretuak

Atxiloketa gune sekretuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atxiloketa-gune-sekretuak/@@download/image/guantanamo.jpg
2012/12/13
berria
Guantanamo gisako espetxeak ikertzekotan da NBE (Nazio Batuen Erakundea). Horixe adierazi du Manfred Nowak jaunak, NBEren tortura gaietarako ikuskariak. Aipatu ikerketak bi helburu ditu. Bastetik, AEBetako CIAk, munduan zehar dauden atxiloketa gune sekretuetan, ustez egindako gehiegikeriak argitzea. Bestetik, horrelako zentroak behin betirako ixtea. Nazio Batuen Erakundeak gobernuen laguntza eskatu du ikerketa gauzatu ahal izateko. Manfred Nowakek, 2001eko irailaren 11etik hona jazotako gertaera ankerrenen testuinguruan kokatu ditu zentro hauetan gertatutako gehiegikeriak.