Atxaren sukaldaritza, Tailandiara

Iragan azaroan hirugarren Michelin izarra jaso zuen Eneko Atxaren Larrabetzuko Azurmendi jatetxeak, eta urte honen amaieran Phuket-en, Tailandian, joango da Amorebietakoa Aziamendi jatetxe berria inauguratzera. Dagoeneko bertan da Atxaren lantaldea.
Eneko Atxa sukaldari gazteak urrats garrantzitsua emango du 2013 amaieran: jatetxe bat zazabalduko du Tailandiako Phuket hirian. Abenduaren 11n egingo dute inaugurazio handia, eta ordutik aurrera Larrabetzu eta Tailandia artean banatuko du bere denbora, beti ere, Euskal Herriko jatetxeari lehentasuna emanez.
Abentura berrirako lantalde fidagarri eta esperientziaduna osatu du Atxak, urte luzez berarekin aritu diren sukaldari eta sumillerrak eramango baititu Asiara. Alex Burger izango da sukalde burua, Behzad Davarkia alemaniarra salako arduraduna, eta Fabien Etienne frantsesa sumillerra. Halaber, berarekin prestatutako sukaldari tailandiarrak ariko dira su artean lanean, gastronomia euskalduna eta bertakoa uztartzeko ahaleginetan.
Dastatzeko menuak izango dira, hasiera batean, jatetxeko izarrak, beti ere, bezeroaren nahietara egokituak. 30 eta 40 lagunentzako jantokia izango du, eta Azurmendi jatetxearekin antzekotasunak izango dituen arren, herrialdeko produktu eta gastronomia baliatuko ditu plater nagusiak osatzeko.
Luxuz inguraturik
Jatetxea hiriko luxuzko hotel batean egongo da, dekorazio moderno eta ezberdina duten gelak eskaintzen dituen eraikinean, hain zuzen. Atxaren lantaldea bertan da dagoeneko, abendura bitarteko eginbeharrak amaitzen, eta Amorebietakoak azaldu duenez, oso pozik dago hasiko duen abentura berriarekin.