ATX Teatroa konpainiak BilakATXe emanaldia egingo du bihar Muskizko burdinolan

ATX Teatroa konpainiak BilakATXe emanaldia egingo du bihar Muskizko burdinolan Ura, sua, txinparta, metalezko musika, opera eta antzerkia uztartuko ditu ikuskizunak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atx-teatroa-konpainiak-bilakatxe-emanaldia-egingo-du-bihar-muskizko-burdinolan/@@download/image/pobal.jpg
2023/05/26
Ura, sua, txinparta, metalezko musika, opera eta antzerkia uztartuko ditu ikuskizunak.
ATX Teatroa konpainiak BilakATXe emanaldia egingo du bihar Muskizko burdinolan

ATX Teatroa konpainiak BilakATXe ekitaldiaren bi emanaldi eskainiko ditu bihar, 13:00etan eta 17:00etan, El Pobaleko burdinolan. Hain zuzen ere kokalekua bera izango da ardatz ikuskizunean, burdinolaren funtzionamendua hartuko baitute oinarritzat. 

Lau aktore, soprano bat, dantzari bat, pole dancer bat, Tracken Studioko bideo proiekzio eta soinu-atmosferak eta Revolta Permanent kolektiboaren musikak izango dira ikuskizunaren osagaiak. Siderurgian lehengaiak eraldatzen dira eraikuntza konplexu eta landuak amaitzeko, baina emanaldiak alderantzizko noranzkoa egingo du, "konplexutasunetik eta asetasunetik hasi eta geruzak kendu oinarrizkoenera iritsi arte": sua, ura, airea...

Burdinolaren gela bakoitzean eszena ezberdinak ikusiko dira: bisita amaieratik hasiko da, atmosfera kargatu eta saturatuan, sutegirantz jarraituko du, eta bertan ehunka urteko industrializazioko geruzak eranzten hasiko dira. 

Ikuskizunera joateko asmoa izanez gero, aldez aurretik erreserba egin behar da 629 271 516 telefono zenbakian.