Atsekabea, pobrezia, bakardadea

Atsekabea, pobrezia, bakardadea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atsekabea-pobrezia-bakardadea/@@download/image/20101152432azaroak_25_campo_stobrech.jpg
2010/11/05
erreportajea
Argazkiak: Virginia Gil Couso.
Atsekabea, pobrezia, bakardadea
Gure inguruan daude, baina ez ditugu ikusten. Edo ez ditugu ikusi nahi. Paperik gabeko emakumeak, kale gorrian bizi diren amonak, prostitutak... Virginia Gil Cousok ikusezina dena ikusgai bihurtzeko lanean dihardu aspalditik. Argazki kamera du bozgorailu. 

"Europako baztertuen pobrezia eta bakardadea islatzen saiatzen naiz, eta batik bat emakumeena, haiek baitira pobreziaren eta gatazken biktima nagusiak. Sistemaren itzal ilunak dira; ikusezintasunetik ateratzen saiatzen naiz, eta horregatik argazki handiak egiten ditut". Hala azaldu du Virginia Gil Cousok 1992an abian jarritako Soledades-Bakardadea egitasmoa. Hil erdialdean Donostian zabalduko duten Emakumearen Etxean egongo dira bere lanak ikusgai. Gizarte desoreka irudikatu nahi du argazkilariak Europako hainbat hiri handitan, hala nola, Londresen, Berlinen, Bilbon eta Madrilen ateratako erretratuen bitartez: "Atsekabea, pobrezia, ezkutuko depresioa, barne sufrimendua, bakardadea...". Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna da 80ko hamarkadaren hasieratik, baina bikotekidearena ez da inondik ere mundu zabaleko emakumezkoek pairatzen duten bortizkeria mota bakarra. Zabal ditzagun begiak.