Atsedenik gabeko izarra

Atsedenik gabeko izarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atsedenik-gabeko-izarra/@@download/image/200923803291p70money.jpg
2012/12/13
berria
Azken urteotako aktore ospetsuenetako bat da; hortaz, ez da harritzekoa proiektu eta proposamenak mesanotxean pilatzea. Brad Pitt hasia da Quentin Tarantinoren azken pelikula filmatzen, eta dagoeneko, badakigu zertan ibiliko den datorren urtean. Batetik, antzinako Greziara itzuliko da, Troya kaskar hartan bezala: Homeroren klasikoak, The odysseyk, emanen dio hanka gihartsuak eraskusteko aukera. Bestetik, oso estatubatuarra den gai bati helduko dio Moneyball filmean, beisbolari, alegia.