Atleta ez binarioek euren kategoria propioa izango dute Londres eta Bostoneko maratoietan

Atleta ez binarioek euren kategoria propioa izango dute Londres eta Bostoneko maratoietan Londres eta Bostongo maratoiak planetako probarik garrantzitsu eta ezagunenetakoak dira. Bada bertako antolatzaileek pauso garrantzitsua eman dute kirol inklusiboago baten alde. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atleta-ez-binarioek-euren-kategoria-propoa-izango-dute-londres-eta-bostoneko-maratoietan/@@download/image/boston-no-binarios.jpg
2022/09/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Londres eta Bostongo maratoiak planetako probarik garrantzitsu eta ezagunenetakoak dira. Bada bertako antolatzaileek pauso garrantzitsua eman dute kirol inklusiboago baten alde.
Atleta ez binarioek euren kategoria propioa izango dute Londres eta Bostoneko maratoietan

Bi hitzorduek informatu dute hemendik aurrera atleta ez binarioek lehiatzeko aukera izango dutela. Hau da, euren kategoria propioa izango dute eta ez dira behartuak sentituko kategoria maskulino edo femeninoan erregistratzera. 

Momentuz estandarrik zehaztu ez bada ere, atleta klasifikatu ahal izateko, Bostongo antolakuntzak adierazi du lanean dabiltzala parte-hartzaile ez binarioak ekitaldian onartuak izan daitezen. 

Gainera, Bostongo Maratoitik gehitzen dute atleta ez binarioekin elkarrizketak mantentzen ari direla, horrelako ekitaldietan, inklusioa ahalik eta gehien bultzatzeko.

Iragarki itxaropentsua da, genero identitatea eta kirolaren eztabaida mahai gainean jartzen baitu. Eragozpen batzuk ere ekarri ditu, ordea. 

Bostongo Maratoiak ez binarioen denborak zehaztu eta klasifikatzeko datu gabeziak direla eta bere denborak zehaztu ditu modu honetan. Etorkizuneko lasterketetarako prestatzen garen bitartean, pertsona ez binarioen denborak eguneratzen joango dira. Ikusi dezagun lehenengo urtea elkarrekin ikasi eta hazteko aukera bezala. 

Erabaki honetara batu da Londreseko Maratoia ere. Probaren zuzendaria den Hugh Brasher-ek pauso esanguratsu moduan baloratu du erabakia. Badakigu oraindik egiteko asko dagoela, baina horrelako aldaketek erakusten dute Londreseko Maratoiak guztiontzat izateko nahia duela.