'Atlantikaldia' jaialdia Errenterian

'Atlantikaldia' jaialdia Errenterian Musika, itsasoa eta kultura ezberdinen arteko topaketa uztartzen dituen jaialdia ostegunetik igandera bitarte izango da martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atlantikaldia-jaialdia-errenterian/@@download/image/kartela zabala.png
2021/09/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Musika, itsasoa eta kultura ezberdinen arteko topaketa uztartzen dituen jaialdia ostegunetik igandera bitarte izango da martxan.
'Atlantikaldia' jaialdia Errenterian

Etzi abiatuko da Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren zortzigarren edizioa eta igandera arte iraungo du. Kultur topagune eta musika jaialdia 2014.urtean abiatu zuten "Errenteriaren itsas-memoria berreskuratu, herria mundura begira jarri eta mundua herrira begira jartzeko". Era berean, herritar eta eragileen arteko elkarlana bultzatzea du helburu, eta herriaren nortasuna aberasteko tradizioak berreskuratu eta plazaratzea. Kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea du jomuga, azken finean.

Musikak protagonismo berezia izan ohi du jaialdian eta aurten ere hala izango da. Gainera, nazioarteko eta bertako artisten arteko kolaborazioak izango dira emanaldi batzuetan. Honako musikari hauek parte hartuko dute, besteak beste: Ibil Bedi, Chill Mafia, DJ Flaca, Mugan, Ene Kantak, Joseba Tapia eta Sharon Shanon, Dupla, Ladama eta Olatz Salvador, eta Arima Soul. 

Musikaz gain, bestelako ekintzak ere izango dira: bisita gidatuak, mural sorkuntza, txalupen igoera, breakdance eta akrobazia ikastaroa, musika eta sareak sortzeko tailerrak, paddle surf saioa, ipuin kontaketa...

Egitarau osoa hemen dago kontsultagai. 

Gonbidapenak aurrez
Bihar arte gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira: aurrez aurre Lekuona Fabrikan edo webgunearen bidez. Bestetik, ikuskizun edo jarduera bakoitzeko gonbidapen batzuk egunean bertan eskuratu ahal izango dira ekintza izango den toki berean, hasi baino ordu erdi lehenago.