Athletic, errekorra hautsita

Athletic, errekorra hautsita San Mamesen ia 50 mila jarraitzaile bildu ziren, mundu mailako bigarren daturik altuena lortuz; zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/athletic-errekorra-hautsita/@@download/image/ff80e97ea75e5e0c1561e4bd83d5297c.jpg
2019/01/31
berria
San Mamesen ia 50 mila jarraitzaile bildu ziren, mundu mailako bigarren daturik altuena lortuz; zorionak!
Athletic, errekorra hautsita

Ozen entzun zen Athleticeko lehoien orroa asteazkenean San Mamesen. Emakumezkoen Espainiako Kopako final-laurdenetako partida jokatu zuten Athleticeko eta Atletico Madrileko neskek; bilbotarrek ez zuten lortu bisitariak mendean hartzea, eta 0-2 galdu zuten; baina porrota ez da horren gogorra ia 50 mila jarraitzaileren babesa sentitzean. San Mamesek ia gainezka egin zuen (53 mila ikusle sartzen dira).

Errekorrak hautsi zituen partidak;  mundu mailako bigarren daturik altuena lortu zuten, eta Europan, emakumezkoen futbol partida batek ez du sekula horrenbeste jende bildu. Eta ez hori bakarrik; gizonezkoen taldeak ere ez du zifra hori gainditu denboraldi honetan.

Partida historikoa, dudarik gabe; munduan behin baino ez du gainditu emakumezkoen partida batek San Mameseko zifra. Iaz izan zen, Mexikoko ligako Monterrey eta Tigres taldeen arteko norgehiagokan; 51.211 ikusle bildu ziren. Zorionak!