Ate irekien jardunaldia egingo du gaur Wikitokik

Ate irekien jardunaldia egingo du gaur Wikitokik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ate-irekien-jardunaldia-egingo-du-gaur-wikitokik/@@download/image/wikitoki_1463570600.jpg
2016/05/18
berria
Ate irekien jardunaldia egingo du gaur Wikitokik

Bi urte bete ditu Bilboko Wikitoki Ko-Laborategiak, eta ospatzeko, ateak irekiko ditu egun batez, bertan ekoizten dabiltzan proiektuak ezagutzera emateko.

Bilboko Ko-Laborategiak bi urte bete ditu, eta ideia trukaketa bultzatzeko helburuarekin, Harrobi plazako espazioko ateak irekiko ditu gaur. Jardunaldian Wikitokiren lan egiteko modua azalduko diete bisitan doazenei, proiektuak eta bertan lanean dauden kolaboratzaile eta eragileak ezagutzeko aukera eskainiz.

Witikokiten giza liburutegia ere ikusgai izango da bihar. Bisitariek aukera izango dute bertan martxan dauzkaten proiektuak ezagutzeko, hala nola, hirigintza pedagogiak, jasangarritasuna, gizarte berrikuntza, mediazio kulturala, ekonomia feministak eta beste ekonomia alternatibak, talde prozesuak eta zaintzen kudeaketa, besteak beste.

Wikitoki bisitatzeko honako inprimakia bete behar da aldez aurretik.