At Last!

At Last! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/at-last/@@download/image/Etta_James_At_Last!.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Etta James
129.zenbakia
At Last!
Oraintsu hildako Etta James soul eta rhythm and blues kantari mitikoaren estreinako lana berrargitaratu du Doxy zigiluak LP formatuan (CDa opari). Tartean, diskoari izenburua ematen dion kanta eta All I Could Do Was Cry blues piezak daude, harribitxiak. Bi doinuok Billy Gordy Motown diskoetxeko konposatzaileak idatzi zituen, eta aiene gogoangarri bihurtzen dira abeslari beltzaren ahots-kordetan, soka konponketa bikainez jantzita. Doinu biziagoak ere jasotzen ditu, Spoonful blues klasikoa kasu. Bizitza bera baino handiagoa da disko hau.