Asvineneako II. Kabareta egingo dute datorren ostiralean

Asvineneako II. Kabareta egingo dute datorren ostiralean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asvineneako-ii-kabareta-egingo-dute-datorren-ostiralean/@@download/image/20123157363Asvinenea_bigarren_kabareta.jpg
2012/12/13
berria
Asvineneako II. Kabareta egingo dute datorren ostiralean
Iazko arrakasta ikusirik, aurtengoan ere Kabareta antolatu dute Adunako Asvinenea aretoan. Datorren ostiralean —martxoak 23—, iluntzeko 21:30etan hasita, musikaz, kolorez eta dibertsioz beteko dute sorkuntza laborategiaren antzokia, eta ikuskizunen ostean festak aurrera jarraituko du musikaz lagundurik.

Kabaretaren izpiritua oinarri hartuta, dantza, malabarismo eta monologo ikuskizunak ikusgai izango dira, besteak beste, eta gauari amaiera emateko Dj Jota Phünk Bilbaok jarriko du musika.

Asvineneak arte eszenikoen inguruan esperimentazioa eta sorkuntza sustatzeko helburua du, eta horretarako laborategia sortu du. Bere baitan, halaber, hainbat atal bereizi dituzte, ekoizpen eta sormen prozesuei irtenbidea emateko: Asvinenea Eskola, Asvinenea Espazioa, Asvinenea Sala eta Asvinenea Gira-Bira.

Egitaraua


Sio
Tribuetako dantzak aurkeztuko ditu

Alegria Hermanas
A punto de ebullicion izeneko monologoa eskainiko du

Iraitz eta Gaston
Trapezio izeneko bikoteak Trapegocentrismo ikuskizuna antzeztuko du

Ane Miren
Bueltan Kontortsioa izeneko erakustaldia gauzatuko du, gorputzeko kontortsionismoan oinarritua

Vanesa
Dantza flamenkoen erakustaldi paregabea aurkeztuko du, Fiebre izenekoa

Dj Jota Phünk Bilbao
Musika jarriko du giroa berotu eta festarekin gau osoan zehar jarraitzeko