Astroturismoa edo izarrak begiztatzeko bidaiatzea
Sekula baino gehiago, turistek, euren bidaietan esperientzia berriak bilatzen dituzte. Esperientzia horien artean dago zeru izartsua begiratzea. Izan ere, oso aspalditik gizakia zeruak erakarrita sentitu da. Konstelazioen marrazkiek urte sasoiak markatu izan dituzte milaka urtetan, landatze eta jasotze denborak seinalatuz. Gainera, izarrek, arte-lanak inspiratu izan dituzte, -eta inspiratzen dituzte-, hauen inguruan mito eta kondairak sortuz.
Astroturismoa argi-kutsaduratik urrun dauden guneetara bidaiatzean datza, zeru izartsua begiztatzeko helburuz. Turismo mota hau haziz joan da mundu osoan zehar, nekazaritza guneen erakargarritasuna areagotuz.
Astroturismoa turismo jasangarriaren adibide bat da. Turismo mota honek bertako komunitateari onura ekonomiko eta sozialak sortzen dizkio, nekazaritza guneetako despopulatzearen aurkako borrokan lagunduz.
UNESCO-k gizadiaren ondarea diren lekuak egiaztatzen ditu eta Starlight elkarteak berriz, izarrak begiztatzeko bereziki egokiak diren lekuen ziurtagiria eskaintzen du. Horiekin, gune turistikoak zehaztuak daude, astroturismoa egin nahi dutenei bidea errazteko.
Starlight guneak babestutakoak espazio naturalak dira, gaueko zeruaren kalitate bikaina eskaintzen dutenak izarren argia behatzeko. 2023ko zerrenda begiratuz, egun munduan honelako 18 erreserba daude. Horien artean dago Kataluniako Montsec, adibidez. Leku hauek argi-kutsaduratik babestuta daude.
Leku hauek, inguruko komunitatearentzat sostengu ekonomiko eta soziala izateaz gain, zientzialarientzat ere leku interesgarriak dira. Alta, zeru izartu behatzen duen edozeini astronomian interesa ere piztu liezaioke, zientzialaria izan ala ez.
