Astialdia astinduz!
Zer gertatuko litzateke uda honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako boluntario gazteek udako ekintzarik antolatuko ez balute?
10.000 haur eta gazte baino gehiagok balio erantsia duten kanpaleku, udaleku, auzolandegi zein elkartrukeetan parte-hartzeko aukerarik ez luketela izango.
Urtero EAEko astialdi taldeek ehunka udako ekintza antolatzen dituzte. Jarduera horiek bereziak dira balio erantsia dutelako, eta gure ikuspuntutik, guztien artean azpimarragarriena ondokoa da: borondatez lan egiten duten boluntario gazteek antolatzen dituztela. Argi dugu astialdia pertsonak hezteko eta gure gizartea hobetzeko tresna dela, eta hor kokatzen da gainontzeko balio erantsia: Aisialdi hezitzailearen bitartez baloreak transmititzen dira, hala nola, parte-hartzea eta gizarte eraldaketa, euskal kulturaren ezagutza eta sustapena, aukera berdintasuna edota kulturartekotasuna.
Ez dugu ahaztu behar astialdi-taldeak ez direla udako kontua bakarrik, hori izozmendiaren tontorra baino ez da! Urte osoan zehar boluntario gazteek jarduerak antolatzen dituzte auzo eta herrietan inplikatuz. Talde batzuen atzean federazioak daude; astialdi taldeak koordinatzen dituzten elkarteak dira. Horietaz gain, arlo honetan, astialdiko eskolek paper garrantzitsua jokatzen dute. Hauek EAEko errealitateari egokitutako kalitatezko formakuntza ematen dute, aipatutako jarduerak aurrera eramateko baliabide eta esperientziak eskainiz.
Astialdiko eragileok sinesten dugun horretan lan egiten dugu, hezkuntza esparru oso aberatsa dela aldarrikatuz, ideia hori gizartean zabalduz eta gure boluntarioek egiten duten lanari eta esfortzuari garrantzia emanez.
Askotan ikusezina bihurtzen den esparru horri beharrezko bultzada emateko Astialdi Foroa sortu zen. 1997tik gaur egunera astialdian lan egiten duten hainbat eragile hilabetean behin biltzen dira astialdiaren erronken inguruan indarrak batzu eta elkarrekin aurrera egiteko.
Informazioaren gizartetik haratago ikusten ez duten haur, gazte zein gurasoei aisialdirako aukera ezberdinak daudela erakutsi nahi diegu. Aisialdi hezitzailearen bitartez auzoko zein herriko errealitatean murgiltzeko aukera eskaini, esperientzien bidezko ikaskuntzaren bitartez.
Guretzako, astialdia jolasteaz gain, gauza gehiago ere bada: kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, eta gizartea eraldatzeko lan egin!