ASTHMATIC LION SOUND SYSTEMA

Fermin Muguruzaren azken urteotako lanik onena? Gure ustez, bai; zalantzarik gabe. Sound System berezi honek hainbeste adar ezberdin ditu, hainbeste kolaborazio bikain, hainbeste konponketa sotil, nolabait ere gogora dakarkigula Irun meets Bristol izeneko koktelera bikain hura: remix elektroniko haien unibertso anitza presente dago hemen. Unibertso anitzaren kontzeptua. Muguruzari aspaldi entzundako pieza ederrenak hemen dituzu: Balazalak itsaskorretik hasi, Itzuli naiz ederretik segi, eta Hau dena zoragarrira heldu arte. Lehoi asmatikoa sasoi onean dago
eta luzerako izan dadila.