Astero bost gramo plastiko jaten ari zara

Astero bost gramo plastiko jaten ari zara Plastikoa mahonesarekin dastatu duzu? Galdera arraroa iruditu lekizuke, baina ziurrenik erantzuna baiezkoa litzateke, eta zuk jakin ere gabe! Estimatzen denez, 250 mila tona plastiko daude ozeanoetan flotatzen, baina nola iristen dira gure sabelera? Jan egiten ditugu, edan eta baita arnastu ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astero-bost-gramo-plastiko-jaten-ari-zara/@@download/image/1366_2000.jpeg
2021/07/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Plastikoa mahonesarekin dastatu duzu? Galdera arraroa iruditu lekizuke, baina ziurrenik erantzuna baiezkoa litzateke, eta zuk jakin ere gabe! Estimatzen denez, 250 mila tona plastiko daude ozeanoetan flotatzen, baina nola iristen dira gure sabelera? Jan egiten ditugu, edan eta baita arnastu ere.
Astero bost gramo plastiko jaten ari zara

Astero bost gramo plastiko irensten ditugula estimatzen da. Zazpi eguneko kreditu txartel bat ahoratuko bagenu bezala da. Argi dago, gure elikaduran plastikoa horren presente egotea arazo larria dela, horixe diote burutu den ikerketa bateko adituek. 

Plastikoa partikula handia da eta ez da biodegradagarria. Horren ordez, zati oso txikietan desegiten da mikroplastikoak deitzen ditugunak sortuz. Azken hauek dira animalietan sartu eta itsasoko organismoetan bizi direnak. Eta horiek noski, gure elikaduran ere txertatzen dira. Izan ere, itsas espezieen sabelak plastikoz beteta leudeke. Kontuan hartzeko datua da: 250 milioi tona plastiko itsas azalean pilatuta daude. 

Dieta begetarianoa badaramazu ere ez zara salbatzen. Ikerketaren arabera, te poltsatxoek, adibidez, milioika mikroplastiko dakartzate gure katilura. Eta zer esanik ez, harraskatik ateratzen den txorrotatik. Inguratuta gaude. 

Honek epe luzera izan ditzakeen ondorioi buruzko ikerketarik ez badago ere oraindik, 2014an Exeter Unibertsitateak egindako ikerketak frogatzen du nola ari diren desagertzen itsas dortokak plastikoagatik. Hau guztia aldatzeko garaiz ote gaude oraindik? Argi dagoena da, guztion artean bakarrik lortuko dugula, pixkanaka gure bizitzetatik erabilera bakarreko plastikoa kentzen hasita.