Asterixen abentura berrien protagonista neska nerabe bat izango da

Asterixen abentura berrien protagonista neska nerabe bat izango da Mundu osoko liburu-dendetara bihar iritsiko da “Vercingetorixen alaba” deitutako zenbakia haize berriak ekarriz komiki ezagunari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asterixen-abentura-berrien-protagonista-neska-nerabe-bat-izango-da/@@download/image/asterix1_1571055165869718.jpg
2019/10/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mundu osoko liburu-dendetara bihar iritsiko da “Vercingetorixen alaba” deitutako zenbakia haize berriak ekarriz komiki ezagunari.
Asterixen abentura berrien protagonista neska nerabe bat izango da

Asterixen abenturetan lehenengoz neska nerabe bat izango da protagonista. Abentura honetan azalduko den gaztea altua eta argala da, motots gorri luzea du eta begirada tinkoa. Adrenaline deituko da eta zenbakiko azalean azaltzen da, Asterix, Obelix eta Idefix, betiko pertsonaiekin batera.

Abentura berri hau 20 hizkuntza baino gehiagotan argitaratuko da eta horien artean euskaraz irakurri ahal izango dugu. Komiki hau Jean-Yves Ferrik idatzi du eta Didier Conradek ilustratu.

Ferrik aitortu duenez, orain arte emakumezko protagonisten gabezia estrategia kontua izan zen, lehen ez baitzeuden horrelako literatura mota irakurtzen zuten emakumezko asko. Egun, garaiak aldatu direla esan du eta horrekin batera protagonista berri eta freskoak behar direla.

Adrenaline egungo garaiekin sintonian dago eta ederki txertatzen da Asterixen umore eta abenturetan. René Goscinny-ren alaba den Anne Goscinny-k ziurtatu du bere aitak sortu zezakeen pertsonaia dela. Bazen garaia!