Asterix eta Obelixen egileari agur
Albert Uderzo marrazkilari eta komikigile frantziarra zendu da; Rene Goscinny gidoilariarekin sortu zuen pertsonaia ezaguna.

Komikigintzarentzat egun iluna da gaurkoa; Albert Uderzo marrazkilaria zendu da 92 urterekin, bihotzeko baten ondorioz. Rene Goscinny gidoilariarekin sortu zituen Asterixen abenturak, eta Goscinny 1977an hil zenean gidoigintzaren ardura ere hartu zuen Uderzok.
Euskaraz irakurri daitezke Uderzo eta Goscinnyren komiki guztiak; Mas-Ivars Editores argitaletxeak argitaratu zituen lehen komikiak euskaraz, eta ondoren Elkar argitaletxeak Asterixen album guztiak kaleratu zituen.