Astelehenetik, martxan da Debako IV. Animazio Zinemaldia

Astelehenetik, martxan da Debako IV. Animazio Zinemaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astelehenetik-martxan-da-debako-iv-animazio-zinemaldia/@@download/image/201112272614animadeba_2011.jpg
2012/12/13
berria
Astelehenetik, martxan da Debako IV. Animazio Zinemaldia
Astelehenean –hilaren 26– hasi zen eta ostiralera bitarte luzatuko da Deban antolatu duten IV. Animazio Zinemaldia. Lau egunetan animaziozko film luze eta laburmetraiak ikusgai izango dira, Agirre Jauregiko Ispiuen Gelan.


Fernando Trueba eta Javier Mariscalek zuzendutako Chico & Rita filmarekin zabaldu zituzten astelehenean –hilak 26– Zinemaldiaren ateak, eta gaur izango da bigarren jardunaldia. Arratsaldeko 17:00etan proiektatuko dute lehenik, Sevillako Banpiroa Antonio Zuberak zuzendua, eta bigarren saioa berriz 19:00etan izango da, Nontzeberrik antolatutako Nontzefilmak jaialdian. Gaueko 22:00etan izango da gaurko azken saioa, Tim Burton zuzendariak 2005ean estreinatu zuen Corpse Bride filmaren proiekzioarekin.
Atzoko jardunaldi bakarra, hitzaldi interaktiboa izan zen arratsaldeko 17:00etan, Debako Gaztelekuan, eta ostegunean berriz –abenduak 29– bi pelikula proiektatuko dituzte. Lehena, 17:00etan, Cristobal Colon, eta bigarrena berriz, 19:00etan, Number 9.
Azkeneko jardunaldia ostiralean, hilaren 30ean izango da, ekitaldi bereziez osatutako egitaraua besteak beste. 18:30etatik aurrera, Grotina Lehiaketa, Animadeba tailerra eta III. Per LA Pauj animazio lehiaketa antolatu dute.