Astelehenera arteko epea duzue 100 hitz lehiaketan parte hartzeko

Plazara goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordearen eta Donostia Kulturaren ekimenez, 100 hitz literatur lehiaketa antolatu dute. Izenak berak dioen moduan, parte hartzaileek 100 hitzeko testu literarioak bidali beharko dituzte, eta entrega epea martxoaren 31n amaituko da.
Narrazioa, poesia edo beste edozein formatutako testuak aurkeztu ahal izango dituzte 18 urte arteko gazteek 100 hitz lehiaketara. Erraza dirudi, ezta? Hala delako! Testu-tratamenduko programen tresnak baliatuta egingo da zenbaketa, eta lanaren izenburua barne, 100 hitz, ez gehiago ez gutxiago, izan behar ditu aurkeztutako lana. Gainerako guztia, libre!
Noski, euskarazko lanak soilik onartuko dituzte, originalak eta inon argitaratu gabeak, eta lehiakideek bakarka soilik parte hartu ahal izango dute. Lanak bidaltzeko mezu bat bidali beharko duzue plazaragoaz@gmail.com helbidera ondorengo bi dokumentuak atxikita: lehiaketara aurkeztutako testua batetik, eta hemen aurkituko duzuen parte-hartze fitxa bestetik. Biek ala biek egilearen izengoitia izan beharko dute izenburutzat, eta 1 eta 2 zenbakien bidez bereizi beharko dituzue.
Lanak bidaltzeko epea datorren astelehenean, martxoak 31, itxiko dute, eta une horretan Iratxe Retolaza idazle eta literatur kritikaria eta Xabier Etxaniz Rojo idazle eta AEKko irakaslea lanean jarriko dira, bi lan onenak hautatzeko. Garaileek Intxaurrondo dendetan erabiltzeko 100 eta 80 euroko bonoak eta GAZTEZULO aldizkariaren harpidetza eskuratuko dituzte. Beraz, astindu zuen arkatzak!