Astebururako hiru plan

Astebururako hiru plan San Juan jaiak izango dira toki askotan eta San Pedrotako egitaraua ere estreinatuko dute beste toki batzuetan. Bada zer egin egunotan eta hemen dituzu hiru aukera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-proposamen-1/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-06-20 084556.png
2025/06/20

Testua: Maitane Legarreta

San Juan jaiak izango dira toki askotan eta San Pedrotako egitaraua ere estreinatuko dute beste toki batzuetan. Bada zer egin egunotan eta hemen dituzu hiru aukera.
Astebururako hiru plan

1. Harrotasun martxa, Biarritzen
Les Bascos elkarteak 25.Harrotasun martxa egingo du bihar, 16:00etatik aurrera, eta aurtengo leloa honako hau izango da: "Berdintasunak ez du beste 25 urte itxarongo!". Diskriminazioaren aurkako borrokan aritzen diren erakundeak izango dira bertan, besteak beste. Prebentzio eta informazio postuak jarriko dituzte eta askotariko ekintzak izango dira goizen hasita: tailerrak, flashmoba, drag lehiaketa, musika...

2. Udako solstizioa, Belaguako aterpean
Udari ongietorria emango diote Erronkariko Belaguako aterpean. Ospakizun giroa izango da nagusi gaur eta bihar. Hitz Tantak taldearen kontzertua izango da gaur, 21:30ean, eta izarren interpretazioa egingo dute 23:00etatik aurrera. Bihar, 11:30ean hasita, herri kirol erakustaldia eta haurrentzako jolasak egingo dituzte.

3. Sara Azurzaren kontzertua, Donostian
Sara Azurza musikari donostiarrak Hiri ilunen umeak disko berria aurkeztuko du gaur, 20:00etatik aurrera, Donostiako La Criptan, Easo kaleko 18.zenbakian. Azurza heldutasunaren inguruan ari da zortzi abestiz osatutako lan honetan. Besteak beste, gaua, heriotza, gaztetasuna eta maitasuna dira kantuetako gaiak.